XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bezperak

EBANJELIOKO KANTIKA Antifona

Zauritu zenigun biotza zure maitasunaren geziez, eta zure itzak geure erraietan josiak generamatzan, alleluia.

ESKARIAK

Eska dezaiogun, santutasunaren eredurik bikaiñena den gure Jainkoari, eman dezaigula bere zerbitzari izatea santutasunez, zuzenbidez eta guztiz biotz-berriturik, gure bizitzako egun guztietan.

Eta esan dezaiogun: Jauna, egin gaitzazu santu.

Zu zera, Jauna, Edertasunik aspaldikoena eta oraingoena, Agustiñen biotza erabat lilluraturik zeukana: egizu, zure billa ibil gaitezela Zu aurkitu arte, eta Zu aurkitzeak zure billa jarraitzeko egarria eman dezaigula.